IOHLEEren 25. urteurrena


Hogeita bost urte pasatu dira industri jarduerak eragindako ondakin materialen balio kulturala defendatzeko ataza honetan lehen urratsak eman genituenetik, eta, egia esan, ordutik gauza asko aldatu dira.

Gaur egun, industri ondarea errepertorio arkitektonikoen eta museologikoen barne da, inolako zalantzarik gabe, eta gure aberastasun kulturalaren ondare bihurtu da.

Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak urteurren hau ospatu nahi du gaur egungo egoera horri buruzko hausnarketa bat eginez eta gure gizarteak etorkizunean gainditu beharko dituen industri erronka berriekin bat etorrita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

 
cenefa